XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. EUSKALDUNAK. NOIZTIK EUSKAL HERRIAN?

Nork jaso zituen Euskal Herriko mendietan eta lautadetan sakabanatutako trikuharriak?

Nortzuk izan ziren gure haitzuloak jadanik desagertutako animalien marrazki misteriotsuez eta iradokitzailez apaindu zituzten artistak?

Euskaldunok belaunaldi askotan zehar egin izan ditugu galdera berdintsuak.

Gure lurra maite dugunez, gu baino askoz lehenago lur hauetan bizi izan zirenei buruz dena jakin nahi dugu.

Orain dela gutxi arte, gure iragan urruna izaki fantastikoen mundua zela uste zen.

Erromatarrak eta grekoak ez dira kondaira mitologikoak asmatu zituzten bakarrak izan.

Belaunaldi askotako euskaldunak ere berenak asmatutakoak dira, baina beranduegi idatzi zituzten; irudimenezko historia haien oroitzapena desagertzen ari zenean.

Euskal mitologiako heroiak sorginak, jentilak, lamiak, jeinuak (ezagunena Mari dugu)... dira.

Izaki haien bizitzatik ikasi beharreko guztia ikasi genuen gizakiok.

Iragan gloriatsu hura kristautasuna sartu zenean amaitu zen.

XX. mendearen azken urteetako eta geroaldiko euskaldunok Joxemiel Barandiaran ospetsuagandik jasotako ondarearen balioa kalkulaezina da, baina euskal mitologiaren kasuan are gehiago;

bere lan nekagaitzari esker XX. menderaino iraun zuten ahoz ahoko kondairak berreskuratu eta betikotzeko aukera izan baita.

Gure arbasoak, telebista eta autopistarik gabeko munduan, gauean zaharrengandik kondaira haiek entzuteko baserriko sutondoan eserita egoten zirela pentsa dezakegu.

Gaur egun ere, kondaira hauek irakurrita liluratu egiten gara.

Euskaldunen ezaugarri fisikoak Zubiaurre pintore bizkaitarraren irudian